lunes, 12 de mayo de 2008

ADMINISTRAZIOAK INBERTSIO NAHIKOA EGITEN AL DU?


Egia esan, gure herrian (Europako beste herri batzuekin konparatuz behintzat), hezkuntzan ez da behar bezain beste diru inbertitzen. Horren ondorioz, IKT-ei (gazteleraz TIC) ere diru gutxi ematen zaien hezkuntza munduan garatzen joateko ikas-irakaskuntza prozesuan erabat integratzeko.

Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizko Irakasleen Eskolan behintzat, klase bakoitzeko kainoi bat aurki dezakegu eta irakasleek ordenagailu portatil bat eskura dezake. Baina hori zergatik ez da beste etapetako ikas zentruetan gertatzen? Galdera bera planteatzen dugu interneteko kasuarekin, unibertsitatean "dohain" erabili dezakegu, bai ordenagailu gelan edo bai WIFI delako sare inalanbrikoa erabiliz. Baina batxilergoko institutu batean aukera hori daukagu ikasleok?

Horrelako kontuak erakusten digute, administrazioak oraindik inbertsio oso handiak egin behar dituela hezkuntza eta IKT-en inguruan. Gainera, gure ustez, guztiz beharrezkoak dira inbertsio horiek bizi garen mundu globalizatu honetan. Gaur egun, informazioa munduko edozein lekutan bilatu dezakezu interneti esker, hainbat eta hainbat gauzetarako balio dute Teknologia Berriek, baina horiek erabiltzeko, nola funtzionatzen duten ikasi behar dugu eta honetarako administrazioaren parte hartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.

No hay comentarios: