sábado, 17 de mayo de 2008

EDUCANTABRIA

IKT-en orokortzea, globalizazioaren fenomenoa dugu, honek gizarte modelo bat sortu duenez, behartzen gaitu Gizartearen Informazioa ezarpenaren azelerazioa eragiten.

Heziketan, nahiz eta iruditu arlo honetan inpaktua txikia izan dela ez da horrela. Beraz, egoera honi aurre egiteko eta orain arte eskolan teknologi berrien ezarpenean izan duen huts egiteari aurre eginez, saiatu behar dugu pentsamoldea eta jarrera aldatzen.

Guztiongatik jakina da, hezkuntzan IKT-en ezarpena oso geldoa izan dela, hau horrela ematearen arrazoi nagusienak bi izan dira, gure ustez. Batetik, IKT-en ezarpenerako baliabide ekonomiko murritzak daudela ikastetxe gehienetan eta bestetik gaur egungo irakasleon eta irakasle berri gehienen gaiarekiko egokitzapen eta sentsibilizazio eskasa.

Educantabriaren jardunaldi nazionalen bidez, beste gauzen artean, bilatu da, ikasleak "brecha digital"-aren alde egokian kokatzen. Honetarako hiru joera egon dira orainarte. Lehenengoa, IKT-ari buruz ikasi eta irakatsi, bigarrena IKT-aren bidez ikasi eta irakatsi eta hirugarrena eta azkena, IKT-arekin ikasi eta irakatsi. Beraz, jardunaldi hauetan teknolgia berriek irakaskuntza ikaskuntza prozesuetan duten garrantzia azpimarratu zen, batez ere.

Dena den, Kantabriako Hezkuntza kontseilaritzak sorturiko web orrian informazio gehiago lor daiteke gaiaren inguruan eta ekitaldian landu ziren beste gaien inguruan.

No hay comentarios: