jueves, 8 de mayo de 2008

BESTE GARAIKO GAUZAK HOBEAGOAK ZIREN?

Nork ez du entzun noizbait gure guraso edo aiton-amonei esaten “gure garaiko gauzak gaur egungoak baino hobeagoak ziren“? Guztiok entzun dugu horrelako komentariorik, baina egia al da baieztapen hau?

Urteetan zehar teknologia berriak izan duten aurrerapen itzela ukaezina da. Aurrerapen hauek gure bizitzaren alderdi asko errazteko helburuarekin egin dira, eta benetan lortu egin dute. Ordenagailuen bitartez, esate baterako, era erraz batean datuak jasotzea eta transmititzea ahalbidetu da. Internetaren bitartez mugak gainditu dira eta mundu osoarekin komunikatzeko aukera eman du. Berdin gertatu da mobilekin. Munduko edozein lekutik hitz egin dezakegu milaka kilometrotara dagoen pertsona batekin, telefonia finkora jo gabe.

Gure bizitza errazten duten teknologiak gaur egun inguratzen gaituzte, duela berrogeita hamar urte ez zeudenak. Baina hainbat teknologia izateak ere arazo gehiago sortzea ekarri du. Logikoa denez, zenbat eta sinpleago izan orduan eta arazo gutxiago izango ditugu. Eta hau izaten da gure nagusiak defendatzen dutena. Arazoa ez da duela urte asko egiten ziren gauzak hobeagoak zirela, baizik eta sinpleagoak zirela eta arazo gutxiago sortzen zituztela.

Beraz, gure ustez argi dago gaur egun teknologia berrien bitartez egiten diren gauzak hobeagoak direla, baina aldi berean konplexuagoak eta batzutan buruhausteak sortzen dituztenak ere direla. Adineko pertsonentzat oso urrun geratzen zaizkien tekonologiak dira, aldaketa sakona jasan dute teknologiari dagokionez, eta askotan ulertezinak izaten dira beraientzat. Baina horrek ez du esan nahi aurrekoa hobeagoa zela, sinpleagoa baizik.


Telefonia berriaren inguruko bideoa

No hay comentarios: