domingo, 11 de mayo de 2008

INTERNETEN "BERTAKOAK" ETA "ETORKINAK"

Gaur egun, internet mundu guztiarentzat ezaguna da, baina Marc Prensky-k esaten duen moduan bi pertsona mota bereiztu behar ditugu: alde batetik "bertakoak", internet betidanik ezagutzen dutenak eta bestetik, "etorkinak", internet sortu zenean (edo guztiok erabiltzen hasi genuenean) helduak zirenak eta haientzako gauza berri eta arraro bat zena.

Gainera, "bertakoek" eta "etorkinek" ezberdintasun gehiago dituzte. Interneten "etorkinek" informazio modu lerrokatu batean prozesatzen dute eta informazioa modu sekuentzial batean jasotzen dute, hau da, gauza bakar bat egiten dute aldiberean. "Bertakoek" ordea, informazioa modu paraleloan prozesatzen dute eta modu aleatorio batean jaso dezakete. Hauek, aurrekoak ez bezala, aldiberean gauza bat baino gehiago egin dezakete nahiz eta hain ondo ez egin.

Hau guztiagatik, batzuek Teknologia Berriak deritzote gaur egun erabiltzen diren tresna teknologiko guztiei, haientzat gauza berriak direnez, horrela deitzen dituzte. Gazteok ordea, teknologia hauek betidanik ditugunez, guretzako ez dira Teknologia Berriak, baizik eta soilik Teknologiak dira.

Honekin erlazionatuta, ondoko grafika hau daukagu. Bertan Redes-ek egindako inkesta baten datuak agertzen dira. Hilabete batean zehar interneten erabiltzaileen adinak grafikoan antolatuta daude. 15 urte baino gutxiago duten pertsonak ez dira inkesta honetan sartzen. Aipagarria da, gero eta adin gehiago izan nola grafikan beherakada itzela nabaritzen den. Hemen isladatzen da gure ustez, internet "bertakoen" eta "etorkinen" diferentzia.




No hay comentarios: