domingo, 18 de mayo de 2008

JORDI ADELL-EN BIOGRAFIA

Jordi Adell Segura filosofiako eta hezkuntza zientzietako doktorea da (Universitat de Valéncia), honekin batera ere Jaume I unibertsitatearen hezkuntza sailaren didaktika eta eskola antolakuntzaren irakasle titularra da (Castellon).

Jordi teknologia berrietan aditua da, Jaume I unibertsitatean hezkuntzan aplikatutako teknologia berriak eta ikaskuntza/irakaskuntza ingurune teknologikoen materialen eraketa irakasgaiko klaseak ematen ditu.

Baita ikaskuntza eta teknologia berrien zentroa zuzentzen du (Centre d Educació i Noves Tecnologies (CENT)), bertan ikaskuntzaren kalitatearen hobekuntzan jartzen dute arreta eta unibertsitatean garatzen diren ikasketak teknologia berrien integrazioaren bitartez ikaskuntza gauzatzea dute helburu.

Jordi Adell Espainiako internet aroaren aitzindarienetako bat kontzideratzen da, lehenengo web serbitzuaren eraketan parte hartu zuen, baita “donde?” datu basearen eraketan, interneteko errekurtsoak biltzen zituena.

Bere web gunean datu hauek eta beste hainbat informazio aurki ditzakegu, adibidez, publikazioak, bideoak edota argazkiak. Hala ere, aurkituko dugun informazioa erdaraz egongo da, hori dela eta gure blogaren bitartez Jordi Adell-en ekarpenak euskaraz lantzea izango dugu helburu.

No hay comentarios: