viernes, 16 de mayo de 2008

IKT (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak)

Informazio eta Komunikazioaren Teknologiek izugarrizko iraultza suposatu dute gure gizarte "garatu" honetan. Horren islada, gure etxeek izan duten bilakaera teknologikoa izan da. Argazkian ikus dezakegun moduan, orain dela 50 urteko sukalde bat ez zeukan ia inolako teknologiarik gaur egungo sukalde batekin alderatuta.


Gaur egun etxe batean edozein motatako IKT aurki ditzakegu, bai sukaldean eta baita komunean ere. Telebistatik hasi gaitezke eta komuneko pisuan amaitu dezakegu edota etxeko automatikoarekin. Gaur egungo etxe askotan, norbaitek atariko txirrina jo orduko pantailatxo batean ikus dezakegu.

Jordi Adellek Redes telebistako programak egindako azteketa bat plazaratzen digu bere konferentzian. Bertan, gure etxeetan teknologia zein kantitatetan sartu den aipatzen digu. Guretzat ez da arraroa etxean hainbeste teknologia izatea baina, gaur egun 40 urte baino gehiago daukatenoi ezinezkoa iruditu behar zaie gaur egun hainbeste aparatu elektronikoak izatea. Haiek jaio zirenean, justu-justu ailegatuko zen telebista eta gaur egun jaiotzen diren umeek ia-ia eskuartean bideo-kontsola edo ordenagailu bat dakarte. Eboluzioa aspektu horretan izugarria izan da eta horren ondorioz umeen garapena guztiz aldatu da. Hala ere gure eskuetan dago, garapen hau positibo edo negatibo izatea; teknologia hauek nola eta zertarako erabili behar diren erakustea gure esku baitago.

No hay comentarios: