jueves, 1 de mayo de 2008

ZER EGITEN ZAUDE MOMENTO HONETAN?


Hori pentsatuko zuen Twittervision web gunea sortu zuenak. Web gune honek mundu osoan zehar konektatuta dagoen jendeak zer egiten dagoen jakiteko balio du. Bakoitzak nahi duena jar dezake besteok ikusteko. Gainera, testua non idatzita dagoen mapa baten laguntzaz egin daiteke. Inozokeri bat irudi dezake, baina egia esan oso erakargarria da eta zure ordenagailuko pantailaren aurrean zuk uste baino denbora gehiago eman dezakezu besteok zer egiten dauden irakurtzen.

Horrelako asmakizunak ugariak dira internet sarean zehar. Hainbat eta hainbat web gune ezberdinak daude eta gauza ezberdinetarako. Adibide hauen islada, Google Maps, EarthQuest, Flickr, YouTube, "Second life" edo abatar-ak, interneteko subasten lekuak (eBay adibidez), eta abar luze bat dira.

Mota honetako web guneekin jendeak denbora ugari pasatzen du, haien erosketak egiten, interesatzen zaizkion gauzak edo informazioa bilatzen, denbora pasatzen, ligatzen, edo horrelakoak egiten. Internet sarea oso zabala da, guk ezin dugu imaginatu zenbaterainokoa eta egunero gauza berriekin harritzen gara. Gure adina dela eta, interneteko lehenengo "bertakoen" taldean sartuko ginateke gure ustez, baina IKT-etan oso atzeratutak gaudela uste dugu. Oraindik gauza ugari ikasteko daude, gehiago esanez, egunero zer edo zer berri aterako da eta bere erabilera ikasi beharko dugu.

No hay comentarios: