lunes, 5 de mayo de 2008

EZAGUTZA ERAIKITZEN DA EDO LIBURUETAN BAKARRIK DAGO?


Gai honen inguruan eztabaidak egoten dira; batzuek esaten dute balio duen ezagutza bakarra liburuetan bakarrik dagoena dela, besteek esaten dute ezagutza eraiki daitekeela eta ez dela jo behar derrigorrez liburuetara. Zeuk zer pentsatzen duzu?

Guk ezagutza ez dagoela bakarrik liburuetan pentsatzen dugu, batez ere beste informazio iturri zabala geure artean daukagunean, internet alegia. Internet-en bidez informazio ugari lortu arren, informazio guztia ez da fidagarria eta hori da aditu batzuek salatzen dutena. Hala ere informazio fidagarri asko lortu dezakagu sarearen bitartez, soilik ondo bilatzen jakin behar da.

Jordik bere hitzaldian irakasle baten adibidea jartzen du. Irakasle honek bere klasean wikipedian txertatzeko artikulu bat egitea proposatu zien ikasleei. Ikasleek informazioa bilatu behar zuten artikulu komun bat egiteko. Ondoren irakasleak artikulua fidagarria zen ziurtatu eta sarean txertatu zuen, informazio hori munduari eskaintzeko. Beraz, ezagutza eraiki daiteke.

Gaur egun liburuak ez dira informazio iturri bakarra, informazioa sarearen bitartez lortu daiteke, gai batean aditua den pertsona batek bere jakinmina helarazi dezake sarearen bitartez. Horixe bera egiten da wikipediaren bitartez, edonork gai baten inguruan idatzi ahal du, informazioa transmititzea da helburua. Sareak datuak transmititzea eta eskuratzea ahalbidetzen du, ez dugu aukera paregabe hau desaprobetxatu behar.

No hay comentarios: