viernes, 9 de mayo de 2008

BELAUNALDI BERRIAK EZIN DUGU TEKNOLOGIA BERRIRIK GABE BIZI?


Ordenagailuak, mobilak, mp3-ak, dvd-ak, GPS-ak ... benetan ezinbestekoak dira gaur egun? Teknologia berri hauetara ohitu egin gara merkatuaren eskaintza zabala dela eta, baina gogoeta sakona egin beharko genuke eta erabileraren aldetik nahitaezkoak diren ikusi.

Jordik bere hitzaldian esaten duen bezala, denok daukagu mobila adibidez, gutxik egoten dira teknologia berri honetatik aparte. Baina egia esateko gehienok ez dugu behar, baina enpresek beharrezkotzat jotzen dute gaur egun aitzin aroan egotea suposatuko litzatekeelako. Beraz teknologia berri hauek inposatzen dizkigute enpresa handiek, nahiz eta beharrezkoak ez izan.
Orain dela hamar urte adibidez, mobilak ez zeuden hainbeste zabalduta, eta gehienbat lanerako erabiltzen ziren. Gaur egun, aldiz, edonork euki dezake mobila, eta lanerako ez ezik lagunekin geratzeko ere erabiltzen dira.

Jordiren hitzaldiaren ostean galderak egiteko txanda zabaldu zen, eta arazo hau planteatu zion entzule batek: “ez al dugu ikasleei teknologia berrietan hezitu behar, teknologia berririk gabe ere bizi daitekeela ikusteko“?. Galdera egiten duenari beldur pixka bat ematen dio, gaur egun umeak oso murgilduta daudelako teknologia berrietan, bizitzaren beste hainbat gauza garrantsitzu galtzeko arriskuan jarriz.

Guk ere ados gaude honekin, teknologia berriak gure onerako eratu dira baina hauetan hezitzea beharrezkoa da, ikusteko teknologiarik gabe ere gauzak egin daitezkeela. Horrela ez bada, memento batean teknologiarik gabe topatuko bagina ez ginateke kapaz izango egoera aurrera eramateko, eta gizateria makinaren menpe egongo litzateke.

No hay comentarios: