martes, 6 de mayo de 2008

HEZITZEKO TRIBU OSO BAT BEHAR DA


Esaera zahar afrikarrak dioenez, ume bat hezkitzeko talde osoa behar da. Hau da, haur edo ume bat hezitu behar dugunean bere inguruko elementu guztiek konmuztaduran egon behar dute, hots, ezin diogu eskolan ume bati zerbait irakakatsi eta gero etxean gurasoek edo zaindariek honen errefortsua edo jarraipena egiten ez badute, eskuhartzeak ez du ezertarako balio, irakaskuntza nuloa izango delarik.

Gauza berdina gertatzen da IKT-en irakaskuntzan, horregatik gizarteak aurrera egiten duen heinean, familiak eta eskolak ere aldaketak izan behar ditu, jakin badakigu, eskola instituzio bizia dela eta egokitzapen prozesua etengabea dela. Eskolak aukera anitz eskaintzen dizkigu. IKT-ak eskolan barneratzean, izandako fase desberdinak, jarraitu ditu. Horregatik gaur egun, ikastetxean honako helburuak bilatzen dira. Lehenengoa, IKT-ak helburu pedagogikoa izatea, bigarrena berriz, IKTak baliabide pedagogikoa izatea, eta hirugarrena eta azkena, teknologiak nola aprobetxatu sare edukatiboak sortzeko.

Beraz ez da klasean asignatura moduan bakarrik eman nahi, ez horixe, IKTak hezkuntzaren parte bat izango dira, edo hobeto esanda, hezkuntzarako tresna izan behar dute.








No hay comentarios: