domingo, 4 de mayo de 2008

SOFTWARE SOZIALA

Software sozialak erabiltzaileen arteko interakzioa eta parte hartzea errazten dituen komunikaziorako tresna multzoa da. Herramienta hauen artean baliabide ezberdinak aurki ditzakegu, esaterako:
-...

Tresna ugari eskaintzen dizkigu internetek; egoera ezberdinetan komunikatu ahal izateko. Honek aldi berean informazioa eskuratzeko eta eskaintzeko erreztasun handia ematen digu. Baina, gauza guztiak bezala, honetan ere onurak eta trabak daude, erabileraren arabera.


Gai bati buruzko informazio anitz eskuratu dezakegu ikuspegi ezberdinetatik, hau oso positibo izanik. Hala ere, oso garrantzitsua da ikasleei irakastea eskuratutako informazioa sailkatzen, egokia den informazioa hartuz eta bestea baztertuz. Horretarako, ikasleak jasotako informazioarekiko kritikotasunean hezitu behar ditugu eta horretan guk irakasleok asko dugu egiteko.

Software sozialak, eskaintzen digun beste funtzio bat lagun edota ezezagunen arteko elkarrizketa sinkronikoa da, honek abantailak baditu, baina baita desabantailak ere, gaur egungo haurrak ordenagailu aurrean egon daitezke arratsalde osoan zehar bere klasekidearekin, berarekin zuzenean egin ordez. Beraz, nola lortu dezakegu gaur egungo umeek software sozialaren erabilera egokia ???

No hay comentarios: