sábado, 3 de mayo de 2008

TeacherTube

YouTube bideo bilatzaile famatuaren pareko bat sortu dute irakaskuntzarekin zerikusia duten bideoak soilik web gunean eskegitzeko. Honi, TeacherTube deitu diote eta irakasleak garenontzako, bideo interesgarriak aurki ditzakegu. Web gune honetan eskegitzen diren bideoak irakaskuntzarekin zerikusia ez badute, bertatik kentzen dituzte berehala.

TeacherTuben Terueleko herritxo batean dagoen eskola bati buruzko bideoa aurki dezakegu, Ariñoko eskolan hain zuzen ere. Hau, behean daukagun bideoa da eta etorkizun hurbil batean irakaskuntza lan-materiala nola aldatuko den erakusten digu.

Bertan agertutako ordenagailuak; liburuak, agenda eta holakoak ordezkatzen ditu eta umeentzako erakargarriagoak direla argi dago. Hala ere, 20 urte barru holakoak atzeratuta geldituko dira eta beste gauza berri batzuk beharko dira umeen arreta berriro ere pizteko. Baina orainaldian kokatuta, ume bakoitzak ordenagailu pertsonal bat izateak, eskoletan ikaragarrizko iraultza ekarriko duen zerbait dela uste dugu.




No hay comentarios: