viernes, 2 de mayo de 2008

ALDIZKARI MULTIMEDIA: EP3-a

Gaur egun internet izaten ari duen eragina oso handia da, gauza guztietarako erabiltzen da eta edozein gauza egin daiteke sarearen bitartez. Internetaren garaian murgilduta gaude, eta garapena lortzeko teknologia berri hauetan ohitu behar gara.

Hala gertatu da komunikabideekin. Garai batean informazioa eskuratzeko iturri bakarrak irratia, telebista eta egunkariak ziren, baina interneta informazio ugari eskuratzeko ateak ireki ditu. Beraz, internetarekin ez dugu egunkari edo komunikabideetara jo behar informazioa lortzeko.

Honetaz konturatu dira, adibidez, egunkariak. Gero eta egunkari gutxiago saltzen dira, jendeak beste era batean lortzen du informazioa, eta informazio iturri berria sarea da. Hori dela eta egunkariak sarean sartzen hasi dira, informazio dinamikoagoa eskainiz.


El Pais egunkariak, esate baterako, informazioa transmititzeko era ezberdinak eskeintzen hasi da, gaur egungo eskakizunei hobeto moldatzen direnak. Aldizkari multimediaren kasu izango litzateke nabariena, EP3 izenarekin ezaguna dena. Aplikazio hau flash formatuan dago eratuta eta El Pais egunkariaren suplementuaren edukien osagarria da.


EP3-a guztiz dinamikoa den aldizkari on line bat da, bertan bideoberriak, argazki galeriak, trailerrak, jokuak, bideoak, chat eremuak, parte hartzea eta agenda eskeintzen duena. Berriak oso grafikoki adierazten dira, argazki eta bideoen bitartez, eta testuak oso murriztuak dira. Egunkari konbentzionaletan ez bezala, hauetan argazkiak dira testua azaltzen dutena, grafismoa dute oinarri egunkari hauek. Etorkizuneko egunkarien aurrean gaude?



No hay comentarios: