sábado, 10 de mayo de 2008

BELAUNALDI BERRIAK

Teknologiak generazio berria markatu du, eskola ahozkotasunean eta liburuetan oinarritzen zen baina gaur egun belaunaldi berriak, bideokonsola, iPOD, MP3, MP4, ordenagailua, eta abarrengatik markatua dago. Ondorioak sortu dituelarik, esaterako gaur egungo gazteak hamaika gauza egin ditzakete batera. Gauzak haiek nahi dituzten momentuan dituzte, beraz, aintzinako linealinatearekin apurtu dute. Gainera momentu orotan, komunikatuak egotea gustatzen zaie, sakeleko telefonoa ez bada, e-maila, messenger, Spike...


Beraz, ikusten da nola, gizartea aldatzen den heinean pertsonak ere aldatzen direla edota pertsonek gizartea moldatzen duten. Dena den, gauza bat aldatzen denean, inguratzen dituzten elementu guztiek moldatu behar dute. Ikusi daitekeenez, teknlogia berriek agerpenak etengabe aldatu du askoren bizia, bi belaunaldien arteko aldaketa baino ez da ikusi behar hau ulertzeko.


Sorturiko aldaketak, ezin da esan txarrak edo onak diren, batzuk hauen alde daude eta beste batzuk berriz kontra. Beraz, gizartea denbora guztian aldaketa prozesuan dago eta egokitzapen prozesua ematen den bitartean ez dugu kezkatzerik, berez, honek duen oreka mantentzen delako.

No hay comentarios: