miércoles, 7 de mayo de 2008

SINESGARRITASUNA INTERNETEN


Internet informazio ugari eskuratzeko tresna bilakatu da. Edozein informazio bilatu dezakegu sarean, baina kontu handiarekin ibili beharko da informazio fidagarria lortu nahi badugu, informazio guztia fidagarria ez delako.

Horregatik aditu askok interneten dagoen fidagarritasun eza salatzen dute, beraientzat liburuak direlako informazio iturri fidagarriena. Baiztapen hau gaur egungo teknologia berriei atea ixtea suposatuko litzateke, interneten informazio ugari eta aldi berean fidagarria lortu daitekeelako.

Interneteko bide elektronikoak sinesgarritasuna eta ardura erabiltzaileekin lortzen ez badute, beraien konfiantza lortzeko, kazetaritza "on line" deitutakoa garatzeko aukera paregabea galduko litzateke, mugarik gabeko komunikazioa oztopatuz.

Jordi Adell-ek bere konferentzian, interneten dagoen sinesgarritasuna jorratzen du. Berak dio gaur egun edonork jarri ahal duela informazioa sarean, eta noski informazio hau fidagarria edo ez izan daiteke.

Aldizkariak irakurtzen ditugu fidagarritasuna ematen digulako, aldiz, blog batean irakurtzen dugun informazioaz ez gara hainbeste fidatzen. Jordik aipatzen ditu sarearen “intoxikazio“ famatu batzuk, adibidez, katuak botila batean hazten zuten enpresa batena. Mundu osoan oihartzuna izan zuen berri hau, fidagarritasuna izaten duten aldizkari eta komunikabideetan baita, baina faltsua zen. Horrekin esan nahi du interneten txertatzen den informazioa beti ez dela fidagarria eta gauza hauek gertatu daitezkeela.
Guk bere hitzaldian esaten duen esaldi esanguratsu batekin geratzen gara: "jendea formatu behar dugu informazioa kritikoki analizatzeko, eta zerbait egia ala gezurra den ikertzen eta jakiten kapaz izateko".

No hay comentarios: