jueves, 15 de mayo de 2008

IRAULTZA DIGITALA HEZKUNTZAN

Bizi garen XXI.mende honetan, informazioaren gizartean, oso garrantzitsua da IKTak eskolan lantzea. Lehen, irakurtzen eta idazten jakitearekin nahiko alfabetizatua zegoen jendea, baina gaur egun, teknologi berrietan aritzea jakin behar da.

Digitalizazioaren prozesu hau, IKTen bidez, hainbat programa maneiatzen eta informazioa bilatu, ulertu eta kritikoki sailkatzea oso garrantzitsua da, horrez gainera beste pertsonekin elkarrekintza izatea laguntzen digu.

Beraz, garrantzi bizia du, eskoletan IKTak eskolan erabiltzea, ze informazio eta konpetentzia digital erabiltzea, pertsona autonomoa eta kritikoa sortzea da, irakaskuntzaren helburuetako bat, hots, gure ikasleek arlo eraginkotasunez aritzea. Pentsatu behar dugu, etorkizunean eta gaur egun gero eta gehiago erabiltzen den heziketan, baita bizitzako beste alorretan ere.
Dena den, aipatu behar da, IKTak ez direla baliabide bakarrak haurrak hezitzeko, baina bai, gaur egungo baliabide garrantzitsuenetarikoak eta hauei gero eta denbora gehiago eskaintzea beharrezkotzat jotzen dugula, pertsona autonomo eta kritikoak nahi ditugularik.
Dena den gai honi buruz oso artikulu interesgarria iruditzen zaigu Manuel Area Moreirak idatzirikoa, irakurri benetan merezi du eta!!

No hay comentarios: