miércoles, 14 de mayo de 2008

TEKNOLOGIAK: "ONAK" EDO "TXARRAK"


Orain dela ehun urte zegoen teknologia ez dauka zerikusirik gaur egun daukagunarekin. Lehen zeuden teknologiak, bonbila eta mikroskopioa ziren, orain ordea, edozer gauza egiteko makinak existitzen dira. Horri dagokionez, orain askoz hobeto bizi garela uste dugu, bizitza momentu oro errezten dizkiguten teknologiak gure esku dauzkagulako.

Gizakia, ingurunera moldatu ordez, ingurunea moldatzen duen animalia bakarra da eta horretarako teknologia erabiltzen du, askotan Ama-Lurraren kalterako izan arren. Beraz, teknologia "onak " eta "txarrak" daudela esan dezakegu. Hala ere, teknologia gehienak ondo erabiltzen badira gizakiarentzat onak edo eraginkorrak izango dira. Teknologia txarren adibide argienetariko bat armak dira. Teknologia txarrak ere, pertsonak teknodependienteak bihurtzen dituztenak hartu ditzazkegu. Baina teknologiak beraiek txarrak izan ordez, gure ustez, haien erabilera mugatzen eta kontrolatzen dituzten enpresak dira kalte egiten dutenak. Enpresa hauek bakarrik etekin ekonomikoa bilatzen dute eta beste guztia bost axola zaiela dirudi.

Eskerrak, jende askok teknologia hauei buelta ematen diela eta iraultzaileak bihurtzen dituela, gizakiaren onerako erabiliz. Agintari askok nahiz eta guztia kontrolatu eta mugatu izan nahi, oso zaila daukate eta teknologiak erreboluzionario gisa erabiltzen dituzten pertsonak egoten jarritzen diren bitartean ez dute lortuko.

Horregatik, irakasle, guraso, anai-arreba, eta abar garen partetik, gure funtzioa gure alboko jendea teknologiaren alderdi sortzaile eta iraultzailea erakutsi behar diegu eta kontsumismo soilean jausi ez daitezela lortu behar dugu. Teknologia gure zerbitzura egotea lortu behar dugu eta ez alderantziz.

No hay comentarios: